Bolonia (Italia): “Fuoriluogo” elkarteko kideak epaituko dituzte


Apirilaren 24ean Fuoriluogo elkarte anarkistako 27 kide Boloniako instrukzioko epailearen aurretik pasa behar izan ziren epaileak haien aurkako salaketak aztertu eta epaiketa ospatuko zen ala ez erabaki zezan. Lagun hauek 2011an DIGOS polizia politikoak Fuoriluogo elkartearen aurka burutu zuen “Outlaw” operazioaren harira auziperatuak izan ziren. Guztiei orden demokratikoa kolokan jartzeko eta erasotzeko helburua duen erakunde bat osatzea eta indarkeriazko ekintzak zein legez kanpoko manifestazioak antolatzea leporatzen diete.

Epaileak, poliziaren tesiak bereganatuz, 21 lagun auziperatzea erabaki du eta epaiketaren hasiera data maiatzaren 21ean jarri du. Bitartean bost lagun espetxera bidali ditu eta beste zazpiri kontrol neurri zorrotzak ezarri dizkie. Era berean epaileak Fuoriluogo elkartearen egoitza itxita mantentzeko agindua berretsi du.

Estatu sasi-demokratikoen eta kapitalaren ordena zalantzan jartzen eta borrokatzen duten elkarte, talde zein norbanakoen aurka sistemak etengabe aurrera daraman isilpeko gudan hamaikagarren erasoa. Boloniako anarkisten aurkako azken erasoa.

Auziperatuekin eta haien borrokekin elkartasun osoa!

Info gehiago: www.informa-azione.info

posted by CGT-LKN Hezkuntza saila in Errepresioa-represión and have Sin comentarios

Maiatzaren 14-22 bitartean Parisen sei lagun epaituak izango dira

2008ko urtarrilean poliziak Ivan, Bruno eta Damien atxilotu zituen Vincennes-ko atzerritarrentzako atxiloketa zentruaren aurkako manifestazio batetara zihoaztenean. Etxean egindako ke-pote bat eta iltze batzuk atzeman zizkieten, polizien esanetan iltzez betetako lehergailu hilgarri bat.

Egun batzuk geroago poliziak Vierzon-en antolatutako errepide kontrol batetan Ines eta Franck atxilotu zituen, gainean sabotaiak burutzeko liburuxka bat, gazteentzako atxiloketa zentru baten planoa eta klorato kopuru txiki bat zituztela. Haien ADN arrastoak hartzerakoan Inesen ADNa, 2007ko hauteskudeetan izandako gatazketan poliziaren kotxe baten azpian topatutako gasolina-pote batzuetan lortutako 5 arrastoetako batekin bat zetorrela aurkitu zuten. Gerora ikerlariek, Damien-en eta Javier, Inesen anaiaren ADNa beste arrastoetako batzuekin bat zetozela aurkitu omen zuten.

Polizia antiterroristak bi kasuak batu egin zituen eta “anarko-autonomo” bezela fitxatuta zituen lagunak zein atxilotutakoen senitarteko eta lagunak ikertzen hasi zen. Ikerketa hauen ondorioz 2010eko ekainean Javier, Inesen anaia, atxilotu zuten eta 2007ko polizi autoaren aurkako eraso-saiakeraz gain 2006ean SCNFko trenbideen aurkako hainbat eraso burutu izana leporatu zioten.

Auziperatuek 5 eta 13 hilabete artean eman zituzten preso eta epaiketa ospatu artean kontrol eta baldintza zorrotzpean bizi izan dira. Haien aurkako epaiketa –legedi antiterroristapean- maiatzaren 14 eta 22 bitartean ospatuko da Pariseko epaitegietan.

Auziperatuekin eta haien askatasunaren aldeko borrokarekin elkartasuna!

Informazio gehiago eskuratzeko (frantsesez):

  http://infokiosques.net/mauvaises_intentions

Delako mugimendu “anarko-autonomoaren” berri euskaraz zeozer irakurtzeko:

Batzorde Ikusezina “Heldu den matxinada” Txalaparta, 2011

posted by CGT-LKN Hezkuntza saila in Errepresioa-represión and have Sin comentarios

Apoya a“Edizioni Anarchismo”ri lagundu

“Edizioni Anarchismo” italiar argitaletxe anarkista historikoaren lan-taldeak laguntza-ekonomiko eskaera bat luzatu berri du proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko beharrezkoa duen dirua lortzeko. Argitaletxea gaur egun esku artean dauzkan proiektu guztiak editatu eta inprimatu ahal izateko behar duen dirurik gabe aurkitzen da. Horregatik mugimendu anarkistari egindako laguntza eskaera.

Argitaletxeak, 1975etik, Alfredo Maria Bonanno (Catania, 1937) anarkismo insurrekzionalistaren teoriko nagusienaren idazlanak kaleratu ditu eta oso katalogo zabala sortu du. Baina azken urteotan proiektuaren sortzaile eta euskarri nagusia izan den Bonannok bizitako gertaeren ondorioz (2010ean Grezian atxilotu eta espetxeratu zuten kide bati banku lapurreta batetan laguntzeagatik, eta gerora minbizia topatu zioten) argitaletxearen biziraupen ekonomikoa kolokan dago.

_____________________________________________________________________________

El equipo de la histórica editorial anarquista italiana “Edizioni Anarchismo” ha hecho un llamamiento al movimiento anarquista para solicitar apoyo económico para conseguir el dinero necesario para poder continuar con su proyecto. Actualmente la editorial no dispone de dinero para poder editar e imprimir la multitud de obras que tiene entre manos. De ahí su llamamiento.

Esta editorial lleva desde 1975 editando y difundiendo las obras del siciliano Alfredo Maria Bonanno (Catania, 1937), uno de los máximos exponentes teóricos del anarquismo insurreccionalista, y ha creado un extenso catalogo. Debido a los acontecimientos vividos por Bonanno, fundador y alma mater del proyecto, a lo largo de los últimos años (su detención y encarcelamiento en Grecia en 2009 por ayudar a un compañero que robó un banco, la detección de un cáncer…) la supervivencia económica del proyecto editorial corre un gran riesgo.

Argitaletxearekin harremanetan jartzeko/para contactar con la editorial:

Annalisa Medeot

Casella postale 3431

34128 Trieste (Italia)

e-mail:  edizionianarchismo@gmail.com

argitaletxearen web-orria/ página web:   www.edizionianarchismo.net

posted by CGT-LKN Hezkuntza saila in Sin categoría and have Sin comentarios

STOP represión en Barcelona: encarcelada una militante de CGT

El día 24 de abril la policia autonómica catalana detuvo Laura Gómez, la Secretaria de Organización de la CGT-Barcelona, acusandola de haber promovido desordenes durante una acción de protesta realizada por CGT durante la jornada de huelga general del pasado 29 de marzo ante la Bolsa de Barcelona. El día 25 de abril la Jueza del Juzgado de Instrucción nº 23 de Barcelona ha decretado prisión sin fianza para la Secretaria de Organización de la CGT-Barcelona con los cargos de incendio subsidiariamente de daños, coacciones, delito de desordenes públicos y delito contra los derechos fundamentales.

La CGT considera que están dando resultado las presiones políticas, tanto al juzgado como a la fiscalía, ya que a una persona sin antecedentes penales, con domicilio fijo, trabajo fijo, una hija que vive con ella, se dice por la fiscalía que tiene riesgo de fuga y de reincidir antes incluso de ser juzgada y condenada. Estos baremos no se  aplican a los banqueros, ni a los políticos investigados por la fiscalía anticorrupción  a quienes se deja en libertad. Realmente nos cuestionamos la llamada “independencia judicial” con respecto al resto de poderes dentro de un mal llamado “estado de derecho”.

Desde la CGT consideramos que no hay ningún motivo que justificara su detención, ni mucho menos para su ingreso en prisión, lo que supone un claro abuso de poder y una violación del derecho a no ser privado de libertad.

No hacia falta un circo mediático como el montado por los mossos d´esquadra, necesitados de intentar dar ejemplo deteniendo y reprimiendo a personas y organizaciones que protestan y cuestionan el sistema sin ser canalizadas por los “agentes sociales autorizados y adiestrados”.

LIBERTAD PARA LAURA Y EL RESTO DE L@S DETENID@S POR MOVILIZARSE EL 29M

____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

2012ko apirilaren 24ean, Bartzelonan, polizia katalanak Laura Gómez (46 urte) Bartzelonako CGT sindikatu anarkistako antolaketa idazkaria atxilotu zuen lanerako bidean zioanean. Martxoaren 29ko greba orokorraren egunean CGT-k Bartzelonako Burtsaren aurrean burututako protesta batetan zehar sute bat eragin izana eta eraikin batetan kalteak eragitea, istiluak eragitea eta poliziari aurre egin izana leporatu zioten. Aipatutako protesta baketsu horretan CGTko militanteek kutxa baten barruan paper batzuk erre zituzten eta Burtsako eraikinari arrautz batzuk bota zizkioten.

Apirilaren 25ean Bartzelonako 23. Instrukzioko Epaitegiko epaileak Laura fidantzarik gabe espetxeratu zuen “ihes egiteko eta hark berriro delituak burutzeko arriskua” dela eta.

Atxiloketa hau, Catalunya osoan, Valentzian, Nafarroan eta beste hainbat tokitan gertatu direnak bezela, gobernu zentralak eta tokiko gobernuek murrizketen eta politika antisozialen aurka ko protesta eta mobilizazioetan nabarmendu diren pertsona, erakunde eta kolektiboen aurka abiatu duten errepresio kanpainako beste urrats bat gehiago da. Protestak mozteko helburuarekin abiatutako izu kanpaina bat.

Bartzelonako kasuan gainera errepresio neurri hauek maiatzaren 2 eta 4 bitartean bertan Europako Banku Zentraleko agintariek egingo duten goi-bilerarekin lotuta daude. Kapitalisten bileraren aurkako protestetan parte hartzeko asmoa dutenak beldurtu eta baldintzatu nahi dituzte.

Laura eta Greba Orokorraren harira atxilotutako guztiak askatu!

Gora kapitalaren eta Estatuaren aurkako borrokalariak!

http://laurallibertat.wordpress.com/

posted by CGT-LKN Hezkuntza saila in Errepresioa-represión and have Sin comentarios

Gobernuak Hezkuntza publikoan murrizketak inposatu ditu

Aurretik PPko gobernuak hezkuntza publikoaren alorrean inposatuko dituen murrizketak zehaztuz, egun hauetan espainiar Hezkuntza eta Kultura ministroak hartuko dituzten neurri nagusiak jakinarazi ditu.

-Ikasleen ratioa, hau da ikasle talde edo gela bakoitzean egon daitezkeen gehienezko  ikasle kopurua, handitu egingo da: Lehen Hezkuntzan 25 ikaslera eta Bigarren Hezkuntzan 30 ikaslera. Ikasgeletako masifikazioa handitu egingo da elkarbizitza eta portaera arazoak larrituz, arreta personalizatua eskaintzeko aukera murriztuz, e.a.

-Irakasleen lan ihardunaldian astero bete beharreko ordu lektiboen kopurua handituko da: Lehen Hezkuntzan 25 ordutara eta Bigarren Hezkuntzan 20 ordutara. Ez dira aipatzen honek suposatzen dituen lanordu “extren” igoera: klaseak prestatzeko, ariketak/lanak zuzentzeko, ebaluaketa-lanetarako, e.a.

-10 egun baino gutxiagoko bajak irakasle interinoen bitartez bete ordez ikastetxeak berak, dituen irakasleekin bete beharko ditu, zaintzak dauzkaten irakasleen bitartez.

-Neurri hauekin hurrengo ikasturtean estatu mailan 100.000 irakasle interino gutxiago kontratatuko direla aurreikusten dute.

-Unibertsitateko matrikulazio eta tasak %25 igo ahal izango dituzte.

Neurri guzti hauek hezkuntza publikoaren kalitatean ematen ari den beherakada nabarmena sakontzeko,  hezkuntza pribatuarekin dagoen aldea handitzeko , eta hezkuntzako langileon baldintzak okertzeko bakarrik balioko dute. Eta gainera antzeko neurriak prestatzen ari dira osasun publikoaren gastua murrizteko! Neurriak, gobernuak apirilaren 20an Errege Dekretu baten bitartez indarrean jarri ditu eta aurrekariak ikusita arazorik gabe inposatu egingo dizkigu. Ikusteko dago PSE-PPren Eusko Jaurlaritzak zer egingo duten…Hezkuntza komunitate osoak -ikaslegoak, irakaslegoak eta beste langileak, gurasoak- bat eginda erantzun gogorra eman behar diegu murrizketa onartezin hauei guztiei, hoiek atzera bota ahal izateko!

posted by CGT-LKN Hezkuntza saila in Ikasleak,Irakasleak and have Sin comentarios

Italia:”Culmine” eta “Parole Armate” blog anarkista insurrekzionalisten aurkako operazioa

Martxoaren 29ko goizeko ordu txikietan Italiako polizia politikoaren talde bereziek –ROS- hainbat anarkisten etxeak miatu zituzten eta Firenze-n lau lagun 22 orduz atxilotu zituzten.

Perugiako epaitegiak, bertako fiskala den Manuela Comodi-ren eskaerari jarraituz burutu duen operazio errepresibo hau “Culmine” eta “Parole Armate” blog anarkista insurrekzionalistak argitaratzen dituzten lagunen aurka eta hoiekin harremanetan dauden ekintzaileen aurka zuzenduta dago. Firenze, Brescia, Pisa, Genova, Catania eta Ravenako hirietan hainbat lagunen etxeak miatu dituzte, bertatik material informatikoa eta gutunak bahituz (bereziki Gabriel Pombo Da Silva, Marco Camenish eta Greziako preso anarkisten gutunak).

Aipatu bezela Firenzen 4 lagun atxilotu zituzten eta 22 orduz polizia etxean galdekatu ondoren aske utzi zituzten. Lagun hauei “delituak burutzeko legez kanpoko erakunde subersibo bateko kideak izatea” leporatu diete, FAI (Federazione Anarchica Informale) taldekoak ain zuzen, eta zaintza neurri zorrotzak ezarri dizkiete.

Aldi berean poliziak aipatutako blog-en posta elektronikoak kontrolpean hartu ditu eta posta guztiak aztertzen ari da, beraz kontuz ibili!

Elkartasun osoa jazarritako lagun guztiei! Elkartasun osoa sistema ustel honen aurkako borrokalariei! Jo eta ke!

Informazio gaurkotua:  www.informazione.info

posted by CGT-LKN Hezkuntza saila in Errepresioa-represión and have Sin comentarios

Un jóven muerto tras una actuación de la Policia Vasca con pelotas de goma

EL JOVEN HERIDO GRAVISIMAMENTE EN BILBO TRAS UNA ACTUACIÓN DE LA POLICIA AUTONOMA ESPAÑOLA HA FALLECIDO

TELEFONO Y CORREO ELECTRONICO PARA LAS PERSONAS QUE PUEDAN TESTIFICAR SOBRE LO OCURRIDO
Hay un teléfono para el que se quiera poner en contacto con los amigos para testificar y un correo 679051810aguantalivan@hotmail.com
Concentración de repulsa en Bilbo y de recuerdo a Iñigo. Más de mil personas exijen la dimisón de Ares y depuración de responsabilidades en la Policia Autonoma española, creada por el PNV
Más de 1.000 personas se han concentrado en Bilbo, justo en el lugar donde Iñigo cayo herido gravisimo, según muchisimos testimonios, sus propios amigos y como todo apunta a cuenta de un pelotazo de la tristemente famosa Brigada Móvil de la Policia autonoma española, ertzanta también conocida.

Había precendentes. Hace varios años la Rosa Zarra, falleció una semana despues de que la propia ertzantza le propianse u npelotazo. No hace ni 10 día que un jóven gazteiztarra resultase gravemente gherido trás otra actuacion de este cuerpo pólicial español. Ahora estamos ante la muerte de un jóven de basauri, que parece ser su délito fue estar en el momento no oportuno, en el lugar no oportuno. se celebraba un evento deportivo, un post-partido del athletic de Bilbao y según testigos una enganchada que pasó inadvertido para casi todo el mundo entre dos personas, hizo que apareciese la polícia vasca, lanzando pelotazos de goma a muy escasa distancia, a sabiendas de la peligrosidad de este arma represiva.

ha estado varios días entre la vida y la muerte y hoy ha fallecido, un joven de 28 años con toda la vida por delante. Se exije responsabilidades en la policia autonoma y la dimisón de Ares, el consejero de la porra. Y bien que la ha utilizado en su nefasta gestión. Pero no hay que olvidar que la ertzantza es una creación del PNV y que estos métodos no son nuevos. En las épocas en que sus máximos responsables eran del PNV sus actuaciones eran identicas.

la gente se ha concentrado en Bilbo, ha arropado a su familia y amigos, pero también ha dicho que ya basta de represión gratuita por parte de Ares y su muchachada.


L@s amig@s de Iñigo, muerto trás una actuación policial con balas de goma, abren una pagina en facebook para reclamar justicia
http://www.facebook.com/pages/Goian-Bego-I%C3%B1igo/277252119025310

posted by CGT-LKN Hezkuntza saila in Errepresioa-represión,Sin categoría and have Sin comentarios

Makroespetxearen aurka- Contra la macrocárcel de Zubieta (Donostia)

SOBRE EL PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA MACRO-CÁRCEL EN ZUBIETA (GIPUZKOA) 

Los agentes sociales aquí presentes, que venimos trabajando en contra de la construcción de macro-cárceles en Euskal Herria, queremos mostrar a la sociedad vasca, a nuestras instituciones y a los partidos políticos en general y, en particular a los partidos con representación en el Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián, nuestra preocupación por la falta de claridad y de criterio a la hora de tomar la importante y trascendente decisión de futuro de construir una cárcel en el municipio de San Sebastián.

El anterior gobierno socialista invirtió 3.000 millones de euros de dinero público en construir nuevas macro-cárceles sin previsión del elevado costo que supondría mantenerlas, sin dotar a los presupuestos generales del estado de partidas para incrementar los recursos humanos y materiales necesarios para su funcionamiento. El costo anual de mantenimiento de las macro-cárceles es muy elevado (según nuestros cálculos en el caso de Zubieta de más de 30 millones de euros anuales, que no nos olvidemos salen de nuestros bolsillos).

La inviabilidad de estas macro-infraestructuras se evidencia con la actual política del gobierno popular de recortar el déficit público puesto que supone, entre otros recortes, el no convocar nuevas plazas de funcionarios de prisiones para dotar de personal a estos centros. Tenemos el precedente de la nueva macro-cárcel recién inaugurada en Zabaia (Iruña de Oca-Álava). Esta cárcel no puede llenarse debido a la falta de funcionarios, además la prisión, tal y como se ha denunciado recientemente funciona a medio gas, con escasas actividades y dos personas presas en cada celda para ocupar menos espacio y poder funcionar con el personal que ha sido trasladado de la otra prisión ubicada en el mismo municipio (Nanclares de la Oca ).

Nuestro rotundo rechazo a este proyecto responde a los siguientes motivos:

1º La construcción de macro-cárceles que se inicia en 1991 con el Plan vigente de amortización y creación de centros penitenciarios responde a las demandas del negocio penal no a las funciones legislativas que se otorgan al cumplimiento de penas.

2º No existe un diagnóstico sobre las necesidades de plazas (número, tipo, formas de cumplimiento) ni a nivel de Euskadi, ni de Gipuzkoa que fundamenten la pertinencia del proyecto de Zubieta y, se ha utilizado mediáticamente el argumento de que la cárcel de Martutene está en condiciones deplorables no por una preocupación por las personas recluidas en ella, sino por el interés de justificar la necesidad de la nueva cárcel en Zubieta y de cerrar Martutene debido a intereses urbanísticos ajenos a las necesidades tanto de las personas presas como de la ciudadanía del municipio de Donostia-San Sebastián.

2º El proyecto de cárcel en Zubieta que inicialmente se ha hecho público se pretende ubicar en un espacio de 15 hectáreas , con 504 celdas compartidas, mas 120 complementarias, propuesta que es incompatible con lo que establece la ley y, la convierte en la práctica en una macro-cárcel capaz de albergar a más de 1.200 personas.

Además hemos de tener en cuenta que no es para responder a las necesidades de cumplimiento de condenas de las personas con residencia administrativa o arraigo en Gipuzkoa, la mayoría de las personas que cumplirán sus condenas serán, tal y como ocurre ahora, de fuera de Gipuzkoa, puesto que este territorio no cuenta con más de un total de 600 personas residentes cumpliendo condenas, las cuales en su mayoría cumplen condenas fuera de aquí. Por otro lado, la condición fronteriza de Gipuzkoa hace que  casi la mitad de la población encarcelada en este territorio sea foránea.

3º No se ha tenido, una vez más, en cuenta la opinión de quienes viven en Zubieta, de su vecindario, antes de poner en marcha un proyecto mastodóntico.

4º La política del actual gobierno de construir macro-cárceles y en general de construir nuevas prisiones, responde a un modelo que en lugar de buscar crear las condiciones para que haya menos personas recluidas mediante el impulso de políticas de incorporación social, apuesta por mantener la penalización y el encarcelamiento como la fundamental, por no decir única respuesta a los conflictos sociales, apuesta que está en el origen del incremento desmesurado de la población recluida.

5º Consideramos que la actual administración de justicia penal ha venido demostrando su ineficacia puesto que es incapaz de proteger y reparar a las personas cuando somos víctimas de un delito, ni de garantizar nuestros derechos fundamentales cuando somos procesados o penalizados como presuntos infractores, por lo que resulta imprescindible revisar su papel.

6º El actual modelo de prevención y lucha contra el delito que tenemos viene demostrando que se centra principalmente en la criminalización selectiva de colectivos en situación de exclusión social y de determinados tipos de disidencia política, no existiendo un debate político participativo sobre qué modelo y prioridades en la lucha contra el delito se ha de establecer desde los intereses generales y plurales de la ciudadanía y no desde los intereses particulares del estado y de sus aparatos de control policial y penal. Y mucho menos existe un diagnóstico y debate sobre las respuestas más adecuadas que hemos de articular para la prevención y tratamiento del delito.

Por todas estas razones rechazamos el proyecto e instamos a todas las instituciones implicadas a que acaten la resolución mayoritaria del Parlamento Vasco de Febrero de 2006 en la que se pronuncia explícitamente en contra de la construcción de la cárcel de Zubieta, aprovechando la propuesta de paralización de las obras propuestas por el actual gobierno central para aplicar un modelo de ejecución penal de orientación social acorde con las necesidades de nuestro territorio.

Por eso planteamos al actual gobierno de Bildu en el Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián, al resto de los grupos políticos municipales que lo representan y a los responsables del Gobierno Vasco con capacidad de decisión sobre qué modelo de servicios y centros podrían crearse, que por encima de otros intereses prioricen las necesidades que Gipuzkoa y la CAPV tienen de plazas de ejecución penal para garantizar las  condiciones básicas y lograr la finalidad que la legislación vigente otorga a las penas, que no es otra que la resocialización que evite la recaída en el delito.

Donostia-San Sebastián, marzo de 2012

Loiola Extea, Arrats, Salhaketa, Pastoral Carcelaria de Hernani, Ezkerretik Bilduz, Coordinadora Anti TAV de Donostia, de Hernani y de Gipuzkoa. Grupos contra el Superpuerto de Pasaia, Coordinadora de Plataformas Anti Incineradora de Gipuzkoa, Antikapitalistak,  Ekologistak Martxan                                                                   http://www.salhaketa.org/1303/2012/03/19/

Las organizaciones que quieran adherirse al manifiesto estamos en fase de recogidas de firmas. Podéis hacer llegar vuestra adhesión: salhaketa-araba@salhaketa.org

 

GIPUZKOAKO ZUBIETAKO MAKRO-KARTZELA ERAIKITZEKO EGITASMOAREN INGURUAN

Hemen bildu garen gizarte eragileok, Euskal Herrian makro-kartzelak eraikitzearen kontra egonik, gure ardura azaldu nahi diogu euskal jendarteari, gure instituzioei eta bereziki Donostiako udalean ordezkaritza duten talde politikoei. Izan ere, uste dugu irizpide eta argitasun falta nabaria ematen ari dela Donostiako udalerrian eraikiko litzatekeen presondegiaren inguruan, erabaki garrantzitsua etorkizunari begira.

Pasadan legegintzaldiko gobernu sozialistak 3.000 milioi euro bideratu zituen diru publikotik makro-kartzela berrien eraikuntzarako. Azpiegitura erraldoi hauen mantenuak suposatuko zuen diru kopuruaren aurrikuspenik egin gabe, beraein funtzionamendu egokirako ezinbestekoak liratekeen giza baliabideentzako zein baliabide materialentzako partidak handitu gabe Estatuko aurrekontuetan. Makro-kartzelen mantenu kostuak oso handiak dira (gure kalkuluen arabera, Zubietako kasuan, 30 milioi euro urteko).

Azpiegitura erraldoi hauen bideragarritasun eza, agerian geratzen da gobernu popularrak defizit publikoa murrizteko abian jarritako politikekin. Izan ere, besteren artean, presondegietako funtzionario-lanpostu berrientzako deialdirik ez egitea suposatu baitu, presondegien funtzionamendurako beharrezkoa den gutxienekotik behera geratuz. Araban inauguratu berri den Zabaiako kartzelaren aurrekaria daukagu. Kartzela hau ezin da bere edukiera osoan erabili funtzionario gehiagoren beharra dela eta, jarduera gutxi daude eta presoak binaka daude ziegetan preso baino ziega gehiago egonik ere.

Egitasmo honen aurreko gure kontrakotasun argia ondokoan oinarritzen da:

1-       1991an presondegien eraikuntza eta amortizazio planaren bitartez abiatzen den makro-kartzelen eraikitzea, zigorraren inguruko negozioarekin du harremana. Ez legearen arabera zigorrari ematen zaion ustezko helburu birgizarteratzailearekin. 

2-      Zubietako egitasmoa justifikatuko lukeen beharren inguruko ikerketarik ez dago, ez Euskal Herri mailakorik ez eta Gipuzkoa mailakorik ere ez. Mediatikoki, Martuteneko espetxearen gabezi larriak erabili dira aitzakia bezala kartzela berria eraiki beharra argudiatzeko. Baina oinarrian dagoena ez da preso dauden pertsonen bizi baldintzekiko ardura, baizik eta hirigintzari loturiko bestelako interesak.

3-      Publikoki eman diren datuen arabera, Zubietako kartzelak 15 hektareatako eremu bat beteko luke, partekatzeko 504 ziegekin, beste 120 osagarrirekin. Legearekin bateraezina den proposamena, eta praktikan 1200 pertsonentzako edukiera ahalbidetzen duen makro-kartzela eredua. Egitasmo hau ez dago zigor askatasun gabetzailea bete beharrean aurkitzen diren gipuzkoarren edo Gipuzkoan bizileku administratiboa duten pertsona kopuruaren arabera pentsatua. Zigorra beteko luketenen gehiengoa ez litzateke herrialdekoa. Bizilekua Gipuzkoan duten presoak 600 inguru dira, eta gehienak hain zuzen ere kondena Gipuzkoatik kanpo betetzen dute.

4-      Egitasmo erraldoi hau abian jartzeko orduan, beste behin ere, Zubietako herritarren iritzia ez da kontutan hartua izan.

5-      Makro-kartzela berrien eraikuntzan oinarritzen den Gobernuaren politika honek, ez du bilatzen birgizarteratze ekimenen bitartez askatasun gabezian dauden pertsonen kopurua murriztuko luketen baldintzak sortzea. Aitzitik, gizarte gatazkei erantzuteko modu bakar bezala kartzelaratzea eta zigortzea aurreikusten ditu. Apustu honek azaltzen du preso kopuruaren etengabeko hazkundea.

6-      Orain arteko justizia penalaren kudeaketak bere porrota aspaldi erakutsi zuela deritzogu. Delitu bat pairatzen dugunean ez delako gai gu babestu eta kalteak konpontzeko; ustezko delitugile bezala prozesatuak garenean gure oinarrizko eskubideak errespetatzeko ezgauza delako. Birplanteamendu orokor bat behar da.

7-      Egun nagusi den delituaren trataera eredua, bazterketa arriskuan dauden gizarte-taldeen eta disidentzia politikoaren kriminalizazio selektiboan oinarritzen da. Estatuaren zein bere kontrol polizial eta penalerako aparatuen interesei baino, herritarron beharrei erantzungo dien delituaren tratamenduaren inguruko eztabaida politiko publiko eta parte-hartzailerik ez dago, eta behar-beharrezkoa da. 

Arrazoi guzti hauengatik,  egitasmoaren kontra azaltzen gara, eta esplizituki Zubietako makro-kartzelaren eraikuntzaren aurka azaltzen zen Eusko Jaurlaritzaren 2006ko otsaileko ebazpena bete arazi dezatela galdegiten diegu inplikatutako erakunde publikoei.  Bide batez, eraikuntza lanen gelditzeak bestelako zigor sistema bat ezartzeko aukera ireki beharko luke, ikuspuntu gizatiar batean eta herrialdearen beharretan oinarritua.

Guzti honengatik, Donostiako udaleko Bilduren gobernuari zein bertan ordezkaritza duten gainontzeko udal ordezkariei, eta sortu litezkeen zerbitzu ereduen inguruan erabaki ahalmena duten Eusko Jaurlaritzako arduradunei, bestelako lehentasunen alde egin dezatela eskatzen diegu. Gipuzkoan eta EAEn behar diren zigorra betetzeko plazak kontutan hartuta, zigor askatasun gabetzaileei legediak ematen dien ustezko funtzioa, birgizarteratzea hain zuzen ere, bete dadin.

 

Donostia-San Sebastián, 2012ko Martxoa

posted by CGT-LKN Hezkuntza saila in Sin categoría and have Sin comentarios

Claudio Lavazza anarkistaren biografia laburra

Claudio Lavazza

C.P. Teixeiro (módulo 11)

carretera Paradela s/n

13510 Teixeiro-Curtis (A Coruña)

 

1954eko urriaren 4ean, Italia iparraldean dagoen Milan eskualdeko Cerro Maggiore herri txikian, langile famili batetan jaio eta hazi zen. 15 urterekin ikasketak utzi eta erreminta lantegi batetan lanean hasi zen. Aitari eta beste herrikidei entzundako II Mundu Gerrako eta partisanoen (partisanoak: nazi eta faxisten aurka borrokatu ziren italiar gerrilariak) istorioek liluratu egin zuten, faxista ohiak oraindik agintean ikusten zituen gazte hura. Laister ugazaben eta faxisten aurkako borrokarekin amesten hasi zen eta bere kabuz hortarako trebatzen hasi zen, klub batetan tiro praktikak egiten eta etxean egindako lehergailuak frogatuz.

1968-1969 urteetan ikasle eta langileen mobilizazio eta borrokek, ohiko alderdi politiko eta sindikatuen epelkeria gaindituta, muturreko mugimendu eta praktika antikapitalista berri baten sorrera eragin zuten: Autonomia (asanbladetan, autogestioan eta ekintza zuzenaren inguruan antolatutakoa). Faxisten eta polizi indarren gerra zikinari, jazarpenari eta indarkeriari aurre egiteko, eta garai hartan munduan indarrean zeuden gerrila ezkertiarren eraginez, Italian ezker muturreko ehundaka talde armatu sortu ziren: GAP (Talde Armatu Partisanoa), BR (Brigada Gorriak), NAP (Talde Armatu Proletarioak), AR (Ekintza Iraultzailea), PAC, etab.

Giro nahasi horretan, Claudio gaztea marxismo-leninismoaren klasikoak irakurtzen eta Milan hiriko mugimendu autonomoaren borroketan murgildu zen: manifak, okupazioak, asanbladak, kale borroka… Faxistekin izaten zituzten borroka gogorren harira arte martzialak praktikatzen hasi zen: kick boxing, jiu jitsu eta muai thai. Eta 1977 urte amaiera aldera borroka armatura jauzi egin zuen PAC (Proletario Armatuak Komunismoaren alde) taldean sartuz.

1979ko ekainean poliziak PACeko ezkutaleku eta arma-biltegi baten inguruan atxilotu zuen eta espetxera bidali zuten. Sei hilabete preso eman ostean ezustean baldintzapeko askatasuna eman zioten eta gurasoenera itzuli zen. Baina 1980ean PACeko kide ohi eta salatari baten akusazioen harira ihes egin eta klandestinitatera pasatu behar izan zuen.

1981ean errepresioaren eraginez desagertutako zenbait talde armatuetako kideek talde berri bat osatu zuten: COLP (Proletargoaren Askapenerako Antolatutako Komunistak). Horren helburuak preso zeuden kideei laguntzea eta ihes egiten laguntzea zen eta 1984 bitartean hainbat ekintza ikusgarri burutu zituen.

Errepresio zorrotzaren eraginez 1982ko otsailean Claudiok Parisera alde egin zuen. Garai horretan Italian epaitu eta 26 urtetako espetxe zigorrera kondenatu zuten.

Parisen, zergak sahiesteko haien dirua ezkutuan Suitzako bankuetara eramaten zuen enpresari talde batentzat “mezulari” moduan lanean aritu zen: Suitzara zihoazten turista eta eskiatzaileen artean mugaren alde batetik bestera diru-beltza garraiatzen. Hoietako bidai batetan Suitzako poliziek diru mordoarekin harrapatu zuten, eta haiengandik ihes egitea lortu bazuen ere poliziak Claudio identifikatu zuen eta gainean zeraman diruaren arrastoa jarraitu zuen: 1986ko uztailean Saint Nazare-ko Frantziako Bankutik lapurtutako dirua zen. Frantziako epaileek Claudiori banku lapurreta hori leporatu eta 30 urtetako espetxe zigorra ezarri zioten.

Frantzian jarraitzea arriskutsuegia bilakatu zenez, Claudiok Espainiara alde egin zuen eta garai batetan Italian ikasitakoaz baliatuz bankuak lapurtzeari ekin zion. Sasoi horretan Italiako anarkistekin harremanak estutu zituen.

1996eko abenduaren 18an, Kordobako hirian, banku lapurreta batetan zehar Claudio eta haren 3 kide (hoietako 2 italiar anarkistak) zaurituak eta atxilotuak izan ziren. Poliziarekin izandako tiroketetan Claudiok bi polizia erahil zituen. Gertaera hauengatik 48 urtetako zigorra jaso zuen.

Hasiera batetik Claudio eta haren kideak isolamenduan jarri zituzten, FIES (zaintza bereziko presoen fitxategia) erregimen berezipean. Claudio egoera horretan mantendu zuten 2006 urtera arte, anarkistekin duen loturarengatik eta FIES sailaren aurka presoek 1998-2002 urteen artean burutu zituzten mobilizazioen bultzatzaileetako bat izateagatik.

2000 urtean anarkistek zenbait hedabideetara, epaitegietara eta italiar enbaxadetara igorritako bonba paketeen atzean egotea leporatu zioten, gerora errugabetzat jo bazuten ere. Eta 2007an Granadako Albolote espetxeko kartzelero eskuindar batzuk Claudioren aurkako salaketa faltsuak egin zituzten baina euskal elkarte baten laguntzari esker muntaia bertan behera gelditu zen.

2008-2009 urteetan Claudiok bizi arteko espetxe zigorren aurka burututako ekimenean eta mobilizazioetan parte hartu zuen. 2007tik Claudio A Coruñako Teixeiro espetxean preso dago eta 2010ean hark idatzitako autobiografia hainbat hizkuntzatan argitaratu zen: “Autobiografia de un irreductible”.

PAC (Proletario Armatuak Komunismoaren alde)

1977 urtean Milan hiriko mugimendu autonomoaren aurkako errepresio bortitzaren garaian “Senza Galere” (Espetxerik gabe) aldizkariaren inguruan sortutako eztabaidaren ondorioz sortu zen talde armatua. Haren helburuak bi ziren: preso politiko eta iheslariei laguntzea (ihesak prestatuz, haien borrokak sostengatuz, abokatuak ordaintzeko dirua eskuratuz…) eta Estatuaren errepresio sistemaren aurkako erasoak burutzea (espetxeak, epaileak, polizia, kartzeleroak, salatariak…).

Hasiera batetan armak eta dirua lapurtzeari ekin zioten. Geroago espetxeen aurkako atentatuak burutu zituzten eta torturekin lotutako kartzelero zein poliziei hanketan tiroak eman zizkieten. 1979ean poliziaren txibato bat, espetxe bateko zaindarien burua eta polizia sekretuko kide bat erahil zituzten.

Taldea 1979ko udaberri eta uda bitartean kide eta laguntzaile gehienak atxilotu edo identifikatu zituztenean desegin zen.

 

COLP (Proletargoaren Askapenerako Antolatutako Komunistak)

70ko hamarkadako talde armatuetako kide ohiek 1981 urtean sortu zuten talde armatua (gehienak PACeko kide ohiak). Haren helburuak preso eta iheslariei laguntza ematea, presoak askatzea eta Estatuaren erakunde errepresiboei erasotzea ziren. Haren ekintza esanguratsuenak:

-1981/12/04. Frosinoneko espetxeari erasoa Cesare Batistti preso iraultzailea askatzeko.

-1982/01/03. Rovigoko espetxeari erasoa lau preso politiko askatzeko.

-1982/01/21. Sienan, banku lapurreta batetan zehar, Lucio di Giacomo ekintzailea eta bi polizia hilik suertatu ziren. COLPeko hainbat kide atxilotuak eta torturatuak izan ziren.

-1983/10/15. Parisen, banku lapurreta batetan, poliziak Ciro Rizzato ekintzailea hil zuen.

1984 urte hasieran gertatutako atxiloketen ondorioz taldea deseginda gelditu zen.

 

*Claudioren autobiografia eskuratzeko: Gazteizeko Zapateneo edo Algortako Eztabaida topagune-denda-kultur elkarte-kolektiboekin harremanetan jarri:

Zapateneo     www.zapateneo.net

Zapateria kalea 95

01001    Vitoria-Gasteiz

Eztabaida

Villamonte plaza

48991 Algorta-Getxo (Bizkaia) 

posted by CGT-LKN Hezkuntza saila in Errepresioa-represión,Espetxeak-cárceles,Historia and have Sin comentarios

Martxoaren 29an ikasleak ere grebara!

posted by CGT-LKN Hezkuntza saila in Ikasleak,Sin categoría and have Sin comentarios
Posicionamiento web SEO