Azaroaren 17an Catalunya, Valencia, Alacant, Castelló eta Balear uharteetako unibertsitateetako langileek (irakasle, PAS eta beste) zein ikasleek, CGT sindikatuak eta ikasleen asanbladek deituta greba eta mobilizazio jendetsuak burutu zituzten goi mailako hezkuntza publikoak jasaten dituen arazoak eta murrizketak salatzeko “La educación pública no se vende, se defiende” lelopean. Egun berean Madrideko erkidego autonomoan maila guztietako hezkuntza publikoan (haur, lehen eta bigarren hezkuntzan zein unibertsitateetan) murrizketen aurkako greba burutu zuten. Nafarroan eta beste erkidego askotan ere antzeko mobilizazioak etengabeak dira. Eta Euskal Autonomi Erkidegoan zer? Eta EHU-UPVn?

Hemen ere mobilizatzen hasteko eta borrokatzeko arrazoi ugari daude:

-Matrikulazio tasak asko garestitzen ari dira (batazbeste %5).

-Gobernu zentralak eta autonomikoek ikasle eta ikertzaileentzako bekak eta diru-laguntzak murrizten ari dira, hezkuntzarako aurrekontu nagusiak bezela.

-Boloniako prozesuarekin hezkuntzaren kalitatea ez da batere hobetu. Lehen lizentziaturan eskuratzen ziren ezagutzak, trebakuntza eta agiriak eskuratzeko gaur egun oso garestiak diren masterrak egin behar dira (adibide garbiena CAP delakoa). Eta berrikuntza pedagogikoak irrigarriak dira: kanoi digitalen erabilpena, taldeko lanak, gela aurreko aurkezpenak eta ezer gutxi gehiago.

-Bekarioen eta irakasle lagunen baldintzak negargarriak izaten jarraitzen dute: ikerlari-irakasle nagusiekiko erabateko menpekotasuna, babes gabezia, gehiegizko eskakizunak eta ordutegiak, soldata eta beka lotsagarriak, etab.

-Ikasketak burututako esparruan lana topatzeko aukera eskasak: langabezi tasa langileria aktiboan %25ean kokatzen den bitartean goi mailako ikasketak dituzten pertsonen artean %40raino iristen da.

-Oraindik ez dago bermatuta euskaraz kalitatezko goi mailako hezkuntza jasotzeko aukera.

-Oraindik beste lurraldeetatik datozen ikasleentzat ez dira beharrezko serbitzu publikoak, behar bezela eta prezio eskuragarrietan, eskeintzen: garraioa, jantokiak, alokairuak, etab.

-Orokorrean unibertsitateko langileen (irakasle, ikertzaile, PAS) lan baldintzak gero eta kaxkarragoak dira : +lan karga gero eta handiagoak izoztuta dirauten soldatekin +gero eta langile gehiago, unibertsitateak kontratatu ordez, departamentuek kontratatzen dituzte, erakundeek sortutako fundazio, patronatu eta konsorzioen bidez, baldintza negargarrietan +gero eta serbitzu gehiago subkontratatzen dira + lanpostu asko ez dira bete: berriro kontratau ez diren interinoak, erretiroak, ordezkapenak (baimen eta ihardunaldi murrizketak), etab.

Comparte:
Share

Artículos relacionados

Deja un Comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más